Arrauna
ETE Liga
Gaitzetsi egin dute Zumaiak eta Zarautzek Astilleroren aurka aurkeztutako helegitea
EITB Media
Kantauriko Arraun Elkarteko epaileek gaitzetsi egin dute Gipuzkoako bi klubek Astilleroren aurka aurkeztu zuten errekurtsoa, arraunlarien balizko erabilera okerra egiteagatik. Ondorioz, Kantabriako taldea da ETE Ligako txapelduna. Zumaiak igotzeko play-offa jokatuko du.
-
Astillero, Erandioko Ikurrinan garaipena lortuta. Argazkia: EITB Media
Kantauriko Arraun Elkarteko (KAE) epaileek gaitzetsi egin dute Zarautzek eta Zumaiak Astilleroren aurka aurkeztu zuten errekurtsoa, ustez hiru arraunlariren balizko erabilera okerra egiteagatik.
Erabakiak baieztatu egin du Astillero ETE Ligako txapeldun gisa. Kantabriako taldeak Euskotren Ligara igotzeko play-offa jokatuko du Zumaia, Chapela, Rianxo eta Cabo taldeekin batera.