Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Ekainak 24, astelehena

Lorea Etxabe eta Iker Zabala elkarrizketatuko dituzte, zuzenean, Gaur Egunen eta Teleberrin, gaur

EITB MEDIA

Arraun Lagunakeko arraunlaria albistegietako lehen edizioan izango da, eta Urdaibaiko entrenatzailea, ordea, bigarrenean. Arraun Lagunakek 2023ko Euskotren Liga irabazi zuen, eta Urdaibaik Eusko Label Liga. Elkarrizketak astelehen honetan izango dira ikusgai.

  • Elkarrizketak astelehenean izango dira, hilaren 24an. Irudia: EITB Media.

    Elkarrizketak astelehenean izango dira, hilaren 24an. Irudia: EITB Media.

Lorea Etxabe Arraun Lagunakeko arraunlaria eta Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzailea zuzenean elkarrizketatuko dituzte gaur, ekainaren 24an, Gaur Egun eta Teleberri albistegietan; izan ere, Euskotren Liga eta Eusko Label Liga hurrengo larunbatean hasiko dira, alegia, hilaren 29an, Coruñan.

Hala, Gaur Egunen eta Teleberriren lehenengo edizioan (hurrenez hurren, 14:00etan eta 15:00etan hasten dira), Lorea Etxabe Arraun Lagunakeko kidea elkarrizketatuko dute, zuzenean. Donostiako kluba Euskotren Liga irabazteko hautagai nagusietakoa da, ekainean Euskadiko eta Espainiako Txapelketetan erakutsi duenez; bietan eskuratu du titulua. 2023an, Arraun Lagunakek Liga irabazi zuen.

Gaur Egunen eta Teleberriren bigarren edizioetan (20:00etan eta 21:00etan dira hastekoak), Iker Zabalaren elkarrizketa izango da ikusgai, zuzenean. Urdaibai entrenatzen du Zabalak, eta Bermeoko klubak ere, 2023ko txapelduna bera, Euskadiko eta Espainiako Txapelketak bereganatu berri ditu. Orain, Urdaibaik nahi du berriro nagusi izatea Eusko Label Ligan.