Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Asteburuan abiatuko dira KAE eta ETE ligak

Agentziak | EITB MEDIA

EITB Mediak zuzenean emango du KAE-1 ligako aurreneko jardunaldia, igandean, Pasai Donibanetik.

  • KAE-1, KAE-2 eta ETE ligak Astilleron eta Pasai Donibanen abiatuko dira

    KAE-1, KAE-2 eta ETE ligak Astilleron eta Pasai Donibanen abiatuko dira. Argazkia: Efe.

Kantauriko Arraun Elkarteko (KAE) gizonezkoen ligetako eta emakumezkoen ETE ligako lehen estropadak larunbatean jokatuko dira. Guztien helburua, maila gorenetara igotzea izango da.

EITB Mediak zuzenean emango du KAE-1 ligako aurreneko jardunaldia, igandean, Pasai Donibanetik.

ETE Liga, emakumezkoen bigarren maila, izango dira lehia abiatzen lehena. Bertan, Kaikuk iaz lortutako titulua defendatu eta Euskotren Ligara igotzen saiatuko da. Emakumezkoen lehen maila ekainaren 29an hasiko da, A Coruñan, gizonezkoen lehen mailarekin batera.

Zumaia, Zarautz, Deustu, Astillero, Ondarroa eta Hernani lehiatuko dira, eta San Juanek Portugaleteren lekua hartuko du.

KAE-1 ligari dagokionez, lehia igandean abiatuko da Pasai Donibanen, 12 ontzirekin, Eusko Label Ligatik jaitsitako Santurtzi eta KAE-2tik igotako Orio B eta Portugalete ontziekin. Hiru horiek Sanpedrotarrek, Busturialdeak eta Castrok utzitako lekuak beteko dituzte. Arkote, Deusto, Hondarribia B, San Juan, Zarautz, Zumaia, Pedreña, Camargo eta Lapurdi dira maila horretan lehiatuko diren beste ontziak.

Pasaiako ikurrinan ere izango dira larunbatean KAE-2 ligan, Astilleron, lehiatuko diren zazpi ontziak, hitzordu bikoitza izango baitute.    

Maila horretan arituko dira ere Busturialdea eta Castro, eta Santoña eta Lutxana, Orio B, Portugalete, San Juan B eta Mutrikuren ordez. Donostiarra B, Hibaika eta Astillero ere KAE-2 ligan dira.