Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

ESPAINIAKO TXAPELKETA

Arraun Lagunak eta Urdaibai nagusitu dira Espainiako Txapelketan

EITB Media

Emakumezkoen finalean, Orio eta Donostiarra izan dira, hurrenez hurren, Arraun Lagunaken atzetik. Gizonezkoenean, berriz, Zierbena eta Hondarribia izan dira podiumean, Urdaibairekin batera.

2:13
Arraun Lagunakeko ontzia, Espainiako banderarekin

Arraun Lagunakek eta Urdaibaik nagusitasunez irabazi dute gaur Kontxako badian jokatu diren Espainiako Traineru Txapelketako finalak.

Emakumeen finalean, lehia estua izan dute Arraun Lagunakek eta Oriok (bospasei segundoko aldea izan da bi traineruen artean lehen bi luzeetan), baina hirugarrenean tartea handituz joan da, pixkanaka-pixkanaka, eta Andrea Astudilloren taldea gailendu da helmugan, lana 24 minutu eta 19 segundoan amaituta.

Orio izan da bigarren (+27), eta Donostiarra hirugarren (+59). Astillero, berriz, dominarik gabe geratu da (+1:49).

Gizonen finalean, borroka ikaragarria izan dute Urdaibaik eta Zierbenak, baina bermeotarrek aurrera egin dute hirugarren luzean, eta zazpi segundora handitu dute errenta.

Aldea areagotu egin da azken luzean, eta Urdaibaik eskuratu du Espainiako Txapelketa, 20 minutu eta 47 segundoko denborarekin.

Zierbena 9 segundora sartu da helmugan, Hondarribia izan da hirugarren (+53), eta San Juan laugarren (+1:17).