Arrauna
Lehia bizirik
Kaikuren eta Bermeoren arteko lehia
Erredakzioa
Bizkaitarrak 3:92 segundoko errenta dauka Bermeoko traineruarekin. Bigarren estropada zuzenean jarraitu ahal izango da igande honetan eitb.com-en eta ETB-1en.
-
Kaiku. Argazkia: EFE
Ia lau segundoko aldearekin (3:92) egingo dio aurre Kaikuk igande honetan Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiari (zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en).
Lehia bizirik dago oraindik ere Bizkaitarraren eta Bermeoren artean. Ezustekorik ezean, garaipena bi talde horietako batentzat izango da.
Tiran hirugarren sailkatu zen, 17:40 segundora, eta Hondarribia laugarren, 17:58ra.
Lehen jardunaldiko emaitzak:
1. Kaiku 19:18,19
2. Urdaibai +03,92
3. Tiran +17,40
4. Hondarribia +17,58
5. San Juan +27,06
6. Chapela +30,66
7. Astillero +31,62
8. Donostiarra +1:14,16