Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Arraunlarien ustez

Kontxako Bandera, 'arraunak duen handiena'

Erredakzioa

San Miguel Ligan parte hartzen duten arraunlarien ustez, Kontxako Bandera 'historiako garrantzitsuena, eta arraunak duen handiena eta bereziena' da.

02:01
'Kontxako Bandera arraunak duen handiena da'
2012ko Kontxako Bandera ostegunean, abuztuaren 30ean, sailkatze jardunaldiarekin hasiko da, eta arraunlariak hasteko gogotsu daude. Estropadan parte hartzen duten parte.hartzaileen ustez, "Kontxako Bandera, arraunaren historiako proba garrantzitsuena da, bereziena". "Bizialdi osoan, Kontxan arraun egiteko entrenatzen dugu", adierazi du Hondarribia taldeko beste arraunlari batek.

Arraunlariek Kontxako Bandera sentitzen duten emozioa, beste inon ez dutela sentitzen onartzen dute. "Txikitatik honetarako entrenatzen dugu, bizialdi osoa Kontxako Banderan parte hartzeko gogor lan egiten dugu", azaldu du beste arraunlari batek. Gainera, ‘jendeak estropada bereziagoa’ egiten duela azaldu dute.