Arrauna
TKE liga
Kaikuk lidergoa sendotu nahi du, Castron eta etxean
Erredakzioa
Larunbatean Flaviobriga Bandera lehiatuko da Castro Urdialesen, eta igandean Portugaleteko Ambilamp Bandera lehiatuko dute traineriuek. Bi probak TKE ligarako puntuagarriak izando dira.
-
Kaikuko trainerua. Argazkia: EFE.
Kaikuk TKE ligako lehen postuan mantentzea izango du helburu. Larunbatean Castro Urdialesen defendatuko du lidergoa, XIV. Flaviobriga Banderan, Hondarribiako traineruaren aurka (18:00etan, zuzenean eitb.com-en). Gipuzkoarrek 11 puntura dute Kaiku.
Igandean, Kaiku anfitrioia izango da Portugaleten. Aurraunaren lehenengo mailako taldeek V. Ambilamp Bandera lehatuko dute, Kontxako Bandera ospatu aurreko azken proba (12:00etan, zuzenean eitb.com-en).
SAILKAPEN OROKORRA
1 Kaiku 153
2 Hondarribia 142
3 Urdaibai 131
4 Tiran Pereira 124
5 San Pedro 114
6 San Juan 109
7 Castro 70
8 Astillero 62
9 Portugalete 61
10 Pedreña 55
11 Zumaia 46
12 Zierbena 25