Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

KAE-1 Liga

Oriok erakustaldi berri bat eman du Hondarribian

Erredakzioa

Ontzi gipuzkoarrak erakustaldi berri bat eman du Hondarribian eta bederatzigarren garaipena lortu du jarraian.

Oriok erakustaldi berri bat eman du Hondarribian eta bederatzigarren garaipena lortu du jarraian KAE-1 Ligan.

Mirotza ontziak 11 segundo sartu dizkie Santurtziri eta Lekitarra-ri. Bi ontzi horien artean 23 ehuneneko aldea izan da soilik. Ondoren Donostiarra, Zarautz, Busturialdea-Elantxobe, Getaria, Camargo, Santoña, Hondarribia B, Ondarroa eta Deusto sailkatu dira.

Emaitza horiekin, Orio KAE-1 Ligako lider sendoa da 108 punturekin, ondoren Santurtzi (95), Lekittarra (85), Busturialdea-Elantxobe (78), Donostiarra (69), Getaria (55), Zarautz eta Camargo (53), Ondarroa (39), Santoña (29), Hondarribia B (21) eta Deusto (17) dira sailkapenean.