Arrauna
ACT Batzarra
Galiziako arraun taldeek ez dituzte bi toki ziurtatuta izango Euskotren Ligan 2025ean
EITB MEDIA
Orain arteko araudiaren arabera, 2023, 2024 eta 2025 denboraldietarako Galiziako bi taldek ziurtatuta zuten parte hartzea Euskotren ligan. ACTk 2025ean hala ez izatea erabaki zuen joan den larunbatean egindako batzar nagusian.
-
Euskotren Ligako artxiboko irudia. EFE
Galiziako emakumezkoen arraun taldeek ez dituzte bi toki ziurtatuta izango 2025eko Euskotren Ligan, ACT elkarteko taldeek joan den larunbatean egindako batzar nagusian erabakitakoaren arabera. Erakundearen ekonomia, kudeaketa eta araudia izan zituzten hizpide bilkura hartan, besteak beste.
Orain arte, gutxienez Galiziako bi traineruk Euskotren Ligan parte hartzeko eskubidea zuten 2023, 2024 eta 2025 denboraldietan, baina 2025ean akordio hori bertan behera uztea erabaki dute.
Horrenbestez, azken sailkatuak zuzenean galduko du maila, eta azken aurrekoak play-offetan lehiatu beharko du, izen ematen duten gainerako taldeekin. Play-off horietan lehen bi tokiak lortzen dituztenek egingo dute gora.