Arrauna
KAE-1 Liga
Oriok bere nagusitasuna mantendu du Ondarroan
Erredakzioa
Ondarroako ikurrina irabazi eta denboraldiko zortzigarren garaipena jarraian lortu du ontzi gipuzkoarrak. Orain arte jokatutako estropada guztiak irabazi ditu Oriok.
Bizkaiko uretan jokatutako estropadan Mirotza-k 16 segundoko aldea atera dio Santurtziri eta 27 Lekittarra-ri. Ondoren Getaria, Busturialdea-Elantxobe, Camargo, Zarautz, Donostiarra, Santoña, Ondarroa, Hondaribia B eta Deustu sailkatu dira.
Oriok KAE-1 Ligako lidergoari sendo eusten dio 96 punturekin. Ondoren Santurtzi (84), Lekittarra (75), Busturialdea-Elantxobe (71), Donostiarra (60), Getaria (49), Camargo (48), Zarautz (45), Ondarroa (37), Santoña (25), Hondarribia B (18) eta Deustu (16) daude sailkapenean.