Arrauna
Berritzea
Osertz Aldayk Isuntzan jarraituko du beste urtebetez
EITB Media
Entrenatzaile eta arraunlari gipuzkoarrak denboraldi batez luzatu du Lekeitioko klubarekin duen kontratua. Horrela, Aldayk bederatzi urte beteko ditu Isuntzan.
-
Osertz Alday. Argazkia: EITB Media
Osertz Aldayk "Lekittarra" zuzentzen jarraituko du datorren denboraldian. Lekeitioko klubak ostegun honetan (urriak 26) Facebook sarean duen kontuan jakitera eman duenez, Aldayk "datorren denboraldian ere Isuntzako senior mutilen trainerua zuzentzen jarraituko du".
Entrenatzaile eta arraunlari hondarribiarra 2016an iritsi zen Isuntza Arraun Elkartera bere herriko klubetik. Kontratua denboraldi batez luzatu ondoren, Osertz Aldayk 9 denboraldi beteko ditu Lekeition.
2018an Eusko Label Ligara igo ostean, maila gorenean egonkortu da Isuntza Osertz Aldayrekin. Aurten, "Lekittarra"k zortzigarren postua lortu du Eusko Label Ligan.