Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Kaikuk Ribamontan al Marreko Bandera aise irabazi du

Erredakzioa

Bizkaitarra nagusi izan da Kantabriako uretan eta Ligako sailkapena estutu egin du.

03:09
Kaikuk Urdaibairi aurrea hartu dio eta bandera irabazi du Kantabrian

Kaiku Kantabriako uretan jokatutako Ribamontan al Marreko Banderan nagusi izan da arratsaldean. Sestaoko ontzia indartsuena izan da ohorezko txandan eta Urdaibairen eta Hondarribiaren aurretik helmugaratu da, bigarrena eta hirugarrena hurrenez hurren.

Horrela, Bizkaitarra-k San Miguel Ligako sailkapena gehiago estutu egin du. Kortaren arraunlariek Hondarribia puntu bakar batera dute.

Ohorezko txanda indartsu hasi du Urdaibaik, baina arraunlari batek arrauna aldatu behar izan du eta eragozpen horrek bermeotarren erritmoa oztopatu du. Horrela, Kaikuk aurrea hartu eta ez du aukerarik eman. Hondarribiak eta Urdaibai lehia bizia izan dute bigarren postua lortzeko. Azkenean Bermeoko ontzia nagusitu da.

Banderako sailkapena:

1 Kaiku Ambilamp 20:24 12 puntos
2 Urdaibai Umpro Avia 20:35 11
3 Hondarribia Orsa 20:36 10
4 San Pedro Ecolmare 20:39 9
5 San Juan Iberdrola 20:44 8
6 Tiran Pereira 20:54 7
7 Astillero 21:02 6
8 Castro 21:04 5
9 Pedreña 21:05 4
10 Zumaia Altuna y Uria 21:26 3
11 Portugalete Eulen 21:26 2
12 Zierbena Bahias Bizkaia 21:53 1

Ligako sailkapena:

1 Hondarribia Orsa 75
2 Kaiku Ambilamp 74
3 Urdaibai Umpro Avia 67
4 Tiran Pereira 59
5 San Juan Iberdrola 58
6 San Pedro Ecolmare 51
7 Castro 36
8 Astillero 34
9 Pedreña 30
10 Portugalete Eulen 28
11 Zumaia Altuna y Uria 23
12 Zierbena Bahias Bizkaia 11