Arrauna
Euskotren Liga
Orio jaun eta jabe izan da Getxoko Ikurrinan
EITB MEDIA
Nadeth Agirrek zuzendutako ontzia azkarrena izan da ohorezko txandan, Arraun Lagunak ligako liderraren, Tolosaldearen eta Donostiarraren aurretik.
Oriok denboraldiko hirugarren garaipena lortu du, Getxoko Ikurrina aise irabazita, ohoreko txandan gipuzkoarrekin batera lehiatu diren hiru ontzien aurretik: Arraun Lagunak, Tolosaldea eta Donostiarra.
Ohorezko txandako lau traineruek egin dituzte jardunaldiko lau denborarik onenak. Orio hasieratik jarri da aurretik eta ziabogan 10 segundoko aldea izan du jada Tolosaldearekin, 12 Arraun Lagunakekin eta 14 Donostiarrarekin.
Bigarren luzean, Nadeth Agirreren taldeak alde hori handitzea lortu du, eta Tolosaldeak eta Arraun Lagunakek, berriz, lehia polita izan dute bigarren postuagatik. Donostiarrak izan dira azkenean bigarren helmugan, Oriok baino 14 segundo gehiago eginda, eta Euskotren Ligako lidergoari eutsi diote. Hirugarren postua Tolosaldearentzat izan da, 14 segundora eta laugarrena gaur egun makala izan duen Donostiarrarentzat. 26 segundora sartu dira.
Lehenengo txandan arazoak izan dira irteerarekin. Lehen irteera ustela izan da eta azkenean epaileek hiru segundoko zigorra ezarri diete Tirani eta Hibaikari. Hondarribia eta Cabol izan dira txanda horretan lehiatu diren beste bi traineruak. Hondarribia izan da, hain zuzen, bertan gailendu dena, erraz gainera: 27 segundo atera dizkio Hibaikari (30, zigorra kontuan hartuta), 50 Cabori, eta 1:01 Tirani (1:04m zigorra kontuan hartuta).
Sailkapen nagusia
Getxoko Ikurrinaren ostean, Arraun Lagunakek Euskotren Ligako lehen postuan jarraitzen du 43 punturekin, Orio bigarren da, 41 punturekin, eta Tolosaldea hirugarren, 35 punturekin.
Getxoko Ikurrinako denborak