Arrauna
San Miguel Liga
Hondarribiak denboraldiko aurreneko ikurrina irabazi du
Erredakzioa
Hondarribia lehen txandan nagusi izan da. Tiranek ezustekoa eman eta Kaikuri aurrea hartu dio. San Juan sailkatu da laugarren eta Urdaibairi hiru segundoko zigorra ezarri diote epaileek.
Hondarribiak ezustekoa eman eta bere aurreneko Petronor Ikurrina irabazi du gaur Zierbenan. San Miguel Ligako aurreneko estropada izan da. Lehen hiru postuetan sailkatu diren traineruek lehen txandan egin dute arraunean. Hondarribiak garaipena lortu du, Tiran bigarren sailkatu da eta Kaiku hirugarren, azken luzean pot egin ostean.
San Juan ohorezko txandan arituko da igande honetan, beste hiru traineru horiekin batera; izan ere, Urdaibairi hiru segundoko zigorra ezarri diote epaileek. Horrela, Bermeoko ontziak ez dio hasiera ona eman denboraldiari.
Portugalete eta Zierbena debutariak azken bi postuetan sailkatu dira eta mailari eusteko helburua izango dutela ematen du. Denboraldiko bigarren estropada igande honetan jokatuko da Astilleron (Kantabria).
Ikurrinako sailkapena eta sailkapen nagusia:
1 Hondarribia Orsa 12
2 Tiran Pereira 11
3 Kaiku Ambilamp 10
4 San Juan Iberdrola 9
5 Urdaibai Umpro Avia 8
6 San Pedro Ecolmare 7
7 Zumaia Altuna y Uria 6
8 Astillero 5
9 Pedreña 4
10 Castro 3
11 Portugalete Eulen 2
12 Zierbena Bahias Bizkaia 1
Patroi onenaren sailkapena:
1 Hondarribia Orsa Ioseba Amunarriz 32 Kaiku Ambilamp Cristian Garma 2
3 Tirán Pereira David Alvarez 1