Arrauna
LEKITTARRA
Osertz Aldayk "Lekittarra" zuzentzen jarraituko du beste urte batez
EITB Media
Entrenatzaile eta arraunlari hondarribiarrak beste denboraldi batez luzatu du Isuntzarekin duen kontratua eta, horrela, 8 urte beteko ditu Lekeitioko taldearekin.
-
Osertz Alday. Argazkia: EITB Media
Osertz Aldayk "Lekittarra" zuzentzen jarraituko du datorren denboraldian. Lekeitioko klubak Facebooken duen kontu ofizialaren bidez larunbat honetan (urriak 8) jakitera eman duenez, Aldayk "datorren denboraldian ere Isuntzako senior Mutilen Trainerua zuzentzen jarraituko du" .
Entrenatzaile eta arraunlari hondarribiarra 2016. urtean iritsi zen Isuntzara bere herriko klubetik. Kontratua luzatu ostean, 8. denboraldia beteko du Lekeitioko taldearekin. 2018. urtean Eusko Label Ligara igoera lortu ostean, maila gorenean egonkortu da Isuntza Osertz Aldayrekin. Aurtengoa urte zaila izan da talde bizkaitarrarentzat, baina Aldayk zuzentzen duen taldeak play-offean lortu zuen maila gorenean mantentzea.