Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

TKE Ligaren palmaresa

Erredakzioa

Txapelketa 2003ko uztailaren 2an sortu zen eta lehen txapelduna Astillero (Kantabria) izan zen. Hala ere, Urdaibaik (Bizkaia) lortu du txapelketa kopuru handiena, lau hain zuzen ere.

  • Argazkia: EITB

    Argazkia: EITB

TKE Liga 2003an sortu zenetik bederatzi aldiz jokatu da. Urdaibaik lau txapelketa lortu ditu eta trainerurik sarituena da. Bizkaitarren atzetik, Astillerok (Kantabria) bi garaipen lortu ditu ligan.

Castrok, Hondarribiak eta Kaikuk liga bat irabazi dute. Sestaoko trainerua azken txapelduna izan zen 2011n.

TKE Ligako palmaresa:

2003 denboraldia: Astillero
2004 denboraldia: Urdaibai
2005 denboraldia: Astillero
2006 denboraldia: Hondarribia
2007 denboraldia: Urdaibai
2008 denboraldia:Urdaibai
2009 denboraldia: Castro
2010 denboraldia: Urdaibai
2011 denboraldia: Kaiku