Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Play-offak

Tolosaldea eta Getaria, lidergoan, lehen jardunaldia jokatuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Tolosaldea izan da indartsuena emakumezkoen estropadan eta Getaria gizonezkoetan. Igandeko estropadan erabakiko da igoera.

Tolosaldeako trainerua

Eusko Label eta Euskotren ligetako play-offak jokatuko dira asteburuan.

Gaur, Bermeon, emakumezkoetan, Hondarribia (Euskotren Ligako azkena), Tolosaldea eta Deustu (ETE Ligako lehen biak) eta Galiziako txapeldun izan den Cabo da Cruz aritu dira Euskotreneko txartelaren bila.

Tolosaldeak nagusitasunez agindu du Bermeoko uretan eta eskura du igoera 4 puntuak eskuratu eta gero.

Tolosaldea

Tolosaldea

DENBORAK ETA SAILKAPENA

1- Tolosaldea: 11:38 (4 puntu)

2- Deustu: 11:49 (3 puntu)

3- Hondarribia: 11:56 (2 puntu)

4- Cabo: 12:06 (Puntu 1)

Gizonezkoetan Galiziako Tiranek (Eusko Labeleko azken-aurreko sailkatua), Getariak eta Kaikuk (KAE 1eko lehen eta bigarrenak), eta Galiziako Ligan txapeldun eta txapeldunorde izan diren Samertoloameu eta Bueu lehiatu dira.

Bost ontzi horiek erlojuaren kontrako bi estropadetan aritu dira. Gaur jokatuko da aurrenekoa Bermeon eta Getaria izan da onena, bigarren Samertoloameu, hirugarren Kaiku, laugarren Bueu eta bosgarren Tiran.

Gipuzkoarrak dira faborito nagusienak hurrengo denboraldian Eusko Label Ligan aritzeko.

DENBORAK ETA SAILKAPENA

1. Getaria 21:25 (5 puntu)

2. Samertoloameu 21:29 (4 puntu)

3. Kaiku 21:30 (3 puntu)

4. Bueu 21:44 (2 puntu)

5. Tirán 21:49 (Puntu 1)

Igandean goizeko 11:20an play-offetako bigarren jardunaldia jokatuko da Portugaleten eta bertan erabakiko dira igoera txartelak.

-----------------------------

PORTUGALETEKO ESTROPADA EREMUKO BATIMETRIA:

-----------------------------------------

PORTUGALETEKO ESTROPADARAKO AURREIKUSITAKO MAREA:

Joera

  • Astelehena

  • Asteartea

  • Asteazkena

  • Osteguna

  • Ostirala

  • Larunbata

Iragarpena

Gaur

2025/06/02

Egunaren amaieran mendebaldean atertzera egingo du. Ekialdean euria egiten jarraituko du eta han-hemenka zaparrada trumoitsu mardulak bota ditzake oraindik, batez ere hego-ekialdean. Iparraldeko haizea ibiliko da, ahul. Udazkeneko giroa; gaueko tenperatura minimoetan aldaketa handirik ez edo gutxi igoko dira.

Tenperatura:

  • Bilbao: 15/17 ºC
  • Donostia:15/17ºC
  • Gasteiz:12/15 ºC
  • Iruña:14/20 ºC
Bihar

2025/06/03

Asteartean ere izango da giroa goibela, zerua estalita egongo baita behe-hodeiekin; goizean ekialdean ostarteak ager daitezke. Noizbehinka euria egingo du; arratsaldean barnealdeko zenbait lekutan zaparrada mardulak egin ditzake eta baliteke trumoi-ekaitza izatea. Iparraldeko haizea ahul ibiliko da, bolada gogor batzuekin arratsaldean Ebro ibarrean. Tenperatura maximoak, 16 eta 18 ºC artekoak.

Tenperatura:

  • Bilbao: 16/18 ºC
  • Donostia:15/18ºC
  • Gasteiz:12/17 ºC
  • Iruña:13/20 ºC
Etzi

2025/06/04

Asteazkenean zerua hodeitsu egongo da eta noizbehinka euri txikia egingo du ziurrenik. Goizean euria egiteko aukera txikiagoa izango da eta ostarteak zabalduko dira. Arratsaldean haizeak iparraldetik joko du, bolada gogor batzuekin kostaldean eta hegoaldean; gauean aldakor geratuko da, hegoaldekoa nagusi amaieran. Tenperatura maximoek gora egingo dute.

Tenperatura:

  • Bilbao: 14/22 ºC
  • Donostia:13/21ºC
  • Gasteiz:9/20 ºC
  • Iruña:12/23 ºC

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 08:39:00
    20:59:00
  • Itsasbehera 02:18:00
    14:30:00
  • Tenperatura 17-18º
  • Itsasgora P: 3.59 / 3.79
    B: 1.49 / 1.77
  • Eguzkia UTC 04:35:00
    UTC 19:47:00
  • Ilargia 11:11:00
    00:28:00

2025/06/02

Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1.5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Bihar
  • Itsasgora 09:46:00
    22:08:00
  • Itsasbehera 03:22:00
    15:35:00
  • Tenperatura 17-18º
  • Itsasgora P: 3.49 / 3.68
    B: 1.65 / 1.87
  • Eguzkia UTC 04:35:00
    UTC 19:47:00
  • Ilargia 12:16:00
    00:49:00

2025/06/03

Ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1.5 m inguruko olatuak altxatuko ditu, gero txikitu eta egun amaieran metro bete ingurukoak izango dira. Ekaitzak jo dezake, bereziki egunaren lehenengo partean.

Etzi
  • Itsasgora 10:51:00
    23:12:00
  • Itsasbehera 04:26:00
    16:40:00
  • Tenperatura 17-18º
  • Itsasgora P: 3.49 / 3.66
    B: 1.72 / 1.89
  • Eguzkia UTC 04:34:00
    UTC 19:48:00
  • Ilargia 13:20:00
    01:07:00

2025/06/04

Mendebaldeko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin eta arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da 3-4ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du eta ondoren itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu eta gauean 1-1.5 m-ra igoko da.