Arrauna
Kontxako Bandera
Emakumeen eta gizonen sailkatze estropadak, egun ezberdinetan
EITB MEDIA
Irailaren 1ean, asteazkenean, emakumeen txanda izango da, eta hurrengo egunean, ostegunean, gizonena.
-
Hondarribia 2020ko irabazlea
2020an egin zuten bezala, aurten ere Kontxako Banderako sailkatze estropadak bi egun ezberdinetan egitea erabaki dute bertan jende gehiegi batu ez dadin.
Horrela, irailaren 1ean, asteazkenean, emakumeen txanda izango da, eta hurrengo egunean, ostegunean, gizonena. Biak zuzenean jarraitu ahalko dira ETB1en eta eitb.eus-en.
Iaz, Hondarribiak eraman zuen gizonezkoen bandera, eta Oriok, emakumezkoena.
Kontxako badian milaka lagun elkartzen dira urtero iraileko lehen bi igandeetan, Donostiako estropadak ikusteko. Aurten, baina, iaz bezala, pandemia dela eta, beste era batera jarraitu beharko dira.
130 urte baino gehiago dituen ikuskizuna 1879an egin zen estreinakoz.