Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Hondarribiak irabazi du Zarauzko Ikurrina, Santurtzirekin lehia ikusgarria izan ostean

EITB MEDIA

Ama Guadalupekoak hiru segundoko aldea irauli dio Soterari azken luzean eta bosgarrenez irabazi dute Zarauzko Ikurrina.

  • Hondarribia, Zarauzko Ikurrinaren irabazlea

    Hondarribia, Zarauzko Ikurrinaren irabazlea

Hondarribiak bosgarrenez irabazi du Zarauzko Ikurrina, bi jardunaldiean Santurtzi aurkari nagusiari gailenduta. Soterak Eusko Label Ligako lehen postuan jarraitzen du, denboraldia amaitzeko sei jardunaldi falta direnean.

Ligako bi ontzi indartsuenak ohorezko txandan aritu dira Oriorekin (atzo bigarrenean aritu zen) eta Donostiarrarekin batera. Lehen luzean berdintasuna izan da nagusi eta Soterak egin ditu denborarik onenak lehen hiru ziabogetan. Hirugarrenean zabaldu du zuloa, hain zuzen, Ama Guadalupekoarekin, 5 segundoko aldea izan da una horretan ligako bi oilarren artean. Bazidurien gipuzkoarrek lehen jardunaldian lortutako 1:70ko aldea iraultzeko gai izango zela Sotera. Baina ezda horrelakorik gertatu.

Azken luze ikusgarria eghin dute biek, eta Hondarribiak egoera irauli egin du, helmugan bizkaitarrei hiru segundo aterata. Donostiarra hirugarren postuan sratu da, 9 segundora, eta Orio laugarren, 11 segundora.

Bigarren txandan, Zierbena jaun eta jabe izan da Bermeorekin, Lekittarrarekin eta Ondarroarekin izandako norgehiagokan. Galipoak bosgarren izan dira Zarauzko Ikurriñako sailkapen orokorrean, bi jardunaldietako denborak kontuan izanda. Lehen txandan, berriz, Lekittarra izan da onena, Caboremn eta Tiranen aurretik.

Eusko Label Ligako sailkapenari dagokionez, Santurtzik zazpi puntuko aldea du Hondarribiarekin, eta 26 Donostiarrarekin.

Zarauzko Ikurrina azken denborak

Zarauzko Ikurrina azken denborak

Eusko Label Ligako sailkapena 14 jardunaldiren ostean

Eusko Label Ligako sailkapena 14 jardunaldiren ostean