Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

1. jardunaldia Zarautzen

Oriok presioa sartu dio Arraun Lagunaki eta Hondarribiak ia bi segundoko aldea du Santurtzirekin

EITB MEDIA

Zarauzko Ikurrinaren bigarren jardunaldian erabakiko da guztia: Euskotren Ligako irabazlea zein den, eta bandera Santurtzik ala Hondarribiak irabaziko duen.

1:32
Orioko arraunlariak

Dena airean da Zarauzko Ikurrinarem lehengo jardunaldia jokatu ostean. Eusko Label Ligan, Santurtzi ligako liderrak eta Hondarribiak, bigarrenak, lehia estua eta ikusgarria izan dute ohorezko txandan. Bi ontziak Donostiarrarekin eta Zierbenarekin batera aritu dira. Donostiarra ondo hasi da baina azken luzean atzean geratu da eta Zierbenak, berriz, egun txarra izan du.

Lehen ziabogan Donostiarra izan da azkarrena, baina, hortik aurrera, Ama Guadalupekoak egin ditu denborarik onenak, Santurtzi pare-parean izan arren. Azkenean bi segundo baino gutxiago izan dira bi traineruen artean, gipuzkoarren alde. 20:24ko denbora egin du Joseba Amunarrizek zuzendutako ontziak, eta Santurtzik, berriz, segundo bat eta 70 ehunen gehiago. Hori izango da igandeko bigarren jardunaldian berdeek izango duten aldea.

Donostiarra hirugarren izan da 12 segundora eta Orio, bigarren txandako irabazlea, laugarren, ia 21 segundora. Biek, ezustekoa ezean, Zarauzko Ikurrina irabazteko lehiatik kanpo geratu dira.

Lehen txandan, Lekittarra izan da azkarrena, sekulako estropada eginda. 18 segundora utzi du Zarautz eta 33ra Tiran. Aresek ez du parte hartzerik izan arraunlatri batek postibo eman zuelako ostegunean covid-19an.

Zarauzko Ikurrinaren 1 jardunaldiko denborak Eusko Label Liga

Zarauzko Ikurrinaren 1 jardunaldiko denborak Eusko Label Liga

Eusko Label Ligako sailkapena 13 jardunaldi jokatuta

Eusko Label Ligako sailkapena 13 jardunaldi jokatuta

Euskotren Liga, gori-gorian

Igandeko bigarren jardunaldian erabakiko da aurtengo Euskotren Ligako irabazlea zein den. Orio, sailkapeneko bigarrena, izan da lehen jardunaldiko protagonista. Jaun eta jabe izan dira Nadeth Agirreren arraunlariak.

Traineru Orioa estropadaren buruan jarri da hasieratik eta erakustaldia eman du Arraun Lagunak liderraren aurrean. San Nikolas ontziak 11:06ko denbora egin du, donostiarrek baino 10 segundo gutxiago. Donostiarra ontzia hirugarren izan da eta Hondarribia laugarren.

Sailkapen nagusian, Arraun Lagunakek lehen postuan jarraitzen du eta puntu bateko aldea du Oriorekin. Igandeko estropadaren ostean puntuetara berdindituta geratuko balira, titulua donostiarrentzat izango litzateke garaipen kopuru handiagoa dutelako.

Zarauzko Ikurriñako 1 jardunaldiko denborak Euskotren Ligan

Zarauzko Ikurriñako 1 jardunaldiko denborak Euskotren Ligan

Euskotren Ligako sailkapena 11 jardunaldi jokatuta

Euskotren Ligako sailkapena 11 jardunaldi jokatuta