Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Uztailak 11

Petronor Bandera 2021: Estropada eremuaren nondik norakoak eta marearen eta eguraldiaren iragarpenak

EITB MEDIA

Euskotren eta Eusko Label Ligako igandeko jardunaldiak Zierbenan jokatuko dira, eta ETBk eta eitb.eusek zuzenean emango dituzte 11:30etatik aurrera.

0:00
Zierbenako estropada eremuaren batimetria

Larunbateko Donostiarra Banderaren ostean, Petronor Banderaren txanda izango da.

Datu teknikoak

Donostiakoa ez bezala, Zierbenako estropada eremua liga osoko irregular eta ezberdinenetako bat da. Hondarrezko da ia bere osotasunean estropada eremuaren azpiko itsas hondoa, eta sakonera gutxiko punturik ez dago.

Barruko balizetan, 18 metroko sakonera dago, eta kanpokoetan 30 metrotakoa. Nahikoa hondo izango dute, beraz, ontziek. Aipatzeko puntu bakarra, irteera eman eta luze erdian aurkitzen da. 17 metroko sakoneran harrotzen den arroka gune bat, traineruei eragingo ez diena. Mareari dagokionez, bezperan bezala, korronteak indar pixka bat izango du marea biziak izan ez arren. 75ekoa da koefizientea.

Mareak eta haizea

Aipagarria, beharbada, itsasgora 12:09ean izango dela, alegia, Eusko Label ligako 1. txanda jokoan delarik.

Haizeak ipar-ekialdetik joko du, eta goizak aurrera egin ahala, idar gehiago har dezake, 10 km/h eta 20 km/h artean.

Olatuei dagokienez, estropada jokoan den momentuan hondoko itsaso nahiko lasaia egongo da, ipar-mendebaldekoa, metro inguruko olatuekin.