Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Santurtzik irabazi du Coruñako Bandera, eta lider da ligako sailkapenean

L. E. A. | EITB MEDIA

Bigarren jadunaldian Urdaibaik egin du denborarik onena eta Hondarribiari hiru segundoko zigorra jarri diote.

  • Santurtzi

    Santurtzi

Santurtzik irabazi du Coruñako Bandera, asteburuan jokatutako bi jardunaldietan denborarik onena egin ez arren. Larunbatekoan Hondarribia izan zen azkarrena, eta igandekoan, Urdaibai izan da onena.

Haizearen indar gero eta handiagoek mesede egin diote bermeotarrei bigarren jardunaldian eta, lehen txandatik, azkarrenak izan dira. 20:39.18ko denbora markatu dute, eta erreferentzia izan dira ondorengo bi tandetako ontzientzat.

Bigarren txandan, Orio izan da onena (20:49.64), Ares, Ondarroa eta Cabo da Cruzen aurretik. Galiziarrak izan dira txarrenak bigarren jardunaldi honetan.

Hondarribiak larunbatean lortutako errentari eutsi nahi izan dio denboraldiko lehen bandera irabazteko, baina Ama Guadalupekoek arraun txikia puskatu eta zigorra jaso dute itsasora botatzeagatik.

Horrela, Santurtziren erregulartasunak saria jaso du eta bizkaitarrek eraman dute Coruñako Bandera, bi jardunaldietako denboral kontuan izanda.

Eusko Label Ligako sailkapenari dagokionez, Santurtzi da lider 22 punturekin, Zierbena bigarren da hiru puntura, Donostiarra hirugarren bost puntura, eta Urdaibai laugarren, sei puntura.

Coruñako Banderako denborak

Coruñako Banderako denborak

Eusko Label Ligako sailkapena

Eusko Label Ligako sailkapena