Arrauna
2021eko denboraldia
KAE 1 Ligan 13 ontzi egongo dira
EITB MEDIA
Orain arte KAE 2 Ligan hamar ontzik eman dute izena, baina Zumaia Bk bere parte hartzea konfirmatzen badu bat gehiago izango dira.
-
Kaikuko ontzia
Kantauriko Arraun Elkarteak (KAE) iragarri duen bezala aurtengo denboraldian KAE 1 Ligak hamahiru ontzi izango ditu Eusko Label Ligatik jaitsi den Kaikuk izena eman eta gero.
Beraz, Bizkaitarrarekin batera Pedreña, San Pedro, Getaria, Deustu, Arkote, San Juan, Camargo, Zumaia, Orio B eta Astillero izango dira. Eta horiei gehitu beharko zaie KAE 2tik igo diren Castro eta Lapurdi.
KAE 2ri Ligari dagokionez hamar ontzik eman dute izena, baina Zumaia Bk bere parte hartzea konfirmatzen badu bat gehiago izango dira.
Elkartean baja dira Getxo, AN Castro eta Santurtzi B eta alta ordea Illunbe eta Deusto B. Azken bi horiek Donostiarra B, Hondarribia B, Portugalete, Busturialdea, Mutriku, Hibaika, Zarautz B eta Santoñarekin batera lehiatuko dira arraunaren hirugarren maila horretan.