Arrauna
Kontxako Bandera
Zierbena, Orio, Hondarribia, Santurtzi, Urdaibai, Cabo eta Zarautz, sailkatuta
Erredakzioa
Zazpi talde hauek Donostiarrarekin batera ariko dira lehian datozen bi igandeetan. Kontxako Bandera irabaztea egongo da jokoan.
Zierbena, Orio, Hondarribia, Santurtzi, Urdaibai, Cabo eta Zarautz sailkatu dira Kontxako Bandera lehiatzeko. Sailkatze estropada ostegun honetan egin da, eta zazpi talde hauek ariko dira Donostiarrarekin batera lehian, datozen bi igandeetan.
Donostiako uretan Zierbena izan da onena, 19:45.18ko marka eginda. Bizkaitarrak aurkari guztiak baino gehiago izan dira, eta eroso lortu dute Kontxako Banderan parte hartzeko txartela. Orio (19:49.04) izan da bigarren, 3 segundora eta Hondarribiak (19:49.94) amaitu du hirugarren, oriotarrengandik segundo bat baino gutxiagora.
Santurtzik (19:58.24) helburua bete du, sailkatze estropada laugarren postuan amaituta, Zierbenak baino 13 segundo gehiago behar izan dituelarik lanak amaitzeko. Urdaibai (19:59.56) bosgarren izan da Santurtzi baino segundo bat motelagoa izanik.
Baina sailkapena gogotik ospatu dutenak Cabo eta Zarautz izan dira. Cabok (20:06.64) seigarren amaitu du, eta ordezkari galiziar bakarra izango da Kontxako Banderan. Jardunaldiko ezustekoa Zarautzek eman du, 20:16.94ko markarekin zazpigarren amaituta eta sailkapena erdietsita.
2020ko Kontxako Banderako sailkatze estropadako emaitzak:
Sailkatuta:
1.- Zierbena 19'45"
2.- Orio + 3"
3.- Hondarribia + 4"
4.- Santurtzi + 13"
5.- Urdaibai-Bermeo + 14"
6.- Cabo + 21"
7.- Zarautz + 31"
Kanporatutakoak:
8.- Ondarroa + 34"
9.- Ares + 41"
10.- Lekeitio + 45"
11. Pedreña + 49"
12. San Pedro + 53"
13. Samertolameu 59"
14. Tiran + 1'03"
15. Kaiku + 1'04"
16. San Juan + 1'19"
17. Deustu-Bilbo + 1'20"
18. Getaria +1'24"
19. Zumaia + 1'27"
20. Mutriku + 1'53"
21. Hibaika + 2'35"