Arrauna
Kontxako sailkatze estropada
21 traineru, bi multzotan banatuta
eitb.eus
Arkote, Astillero eta Larrun Costa taldeek ez dute gaurko estropadan parte hartuko Covid-19aren eraginez.
-
Zierbena
Gaur jokatuko da 2020ko gizonen Kontxako Banderaren sailkatze estropada (17:20) eta bertan 21 traineru izango dira.
Arkoteko eta Larrrun Costako taldeetan Covid-19agatik kutsatutako arraunlariak dituztenez ez dute parte hartuko
Bestetik, Astillero Arraun Elkarteak asteazken gauean jakinarazi zion Kontxako Banderako antolakuntzari ezin izango duela ostegun honetan gizonezkoen sailkatze estropadan parte hartu, covid-19rekin zerikusia duten arrazoiengatik. Zehazki, estropadako antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, Kantabriako Gobernuak Santoña udalerri itxi du, eta Astilleroko zenbait arraunlari bertan bizi direnez, ezin dira handik irten.
Bi talde izango dira:
A MULTZOA (11)
CLUB REMO ARES
BERMEO URDAIBAI AVIA ECHEBASTAR
CABO
HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA
KAIKU VUSA
LEKITTARRA-ELECNOR-BM
ONDARROA CIKAUTXO
ORIO
SANTURTZI-TRANSPORTES Y GRUAS AGUADO
ZARAUTZ-BABYAUTO
ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA
B MULTZOA (10)
DEUSTO-TECUNI-BILBAO
GETARIA
HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK
MUTRIKU
SDR PEDREÑA - GRUPO DYNASOL
SAMERTOLAMEU-OVERSEA
SAN JUAN
SAN PEDRO - SERKOM
SD TIRAN PEREIRA
DELTECO-ZUMAIA