Arrauna
Boiroko Bandera
Santurtzik lidergoa berreskuratu du, Boiron lotutako garaipen estuari esker
eitb.eus
Zierbenari ehunen bakar batzuengatik gailendu zaio Sotera ontzia. Playoffari dagokioez, Zarautzek jokatu beharko du Aresen atzetik geratu ostean.
Santurtzik 31 ehunenengatik irabazi du Boiroko Bandera eta, horri esker, bizkaitarrak lider dira berriro Eusko Label Ligako sailkapenean. Playoffari dagokionez, Aresek onenekin jarraituko du datorren denboraldian, eta Zarautzek mailari eusteko kanporaketa jokatu beharko du.
Soteraren garaipena oso estua izan da, bideo-finisharen zain egon behar izan dute estropada bukatzean, minutu batzuetan ez delako batere argi egon Zierbenak bigarren txandan egindako denbora gainditu duten ala ez. Azkenean, erlojuak Asier Zurinagaren arraunlarien alde egin du.
Galizian asteburuan jokatu den bigarren estropada oso lehiatua izan da. Ohorezko txandako ontzietatik bik bakarrik, Santurtzik eta Hondarribiak, amaitu dute lehen lau onenen artean. Bigarren txandan, Zierbenaz gain, Donostiarra ere bikain aritu da eta laugarren egin du. Cabo, etxeko trainerua, bosgarren izan da, Orioren eta Urdaibairen aurretik.
Playoffa ekiditeko lehiari dagokionez, Zarautzek eta Aresek norgehiagoka estua izan dute eta azkenean Cabo izan da onena. Ondorioz, Zarautzek mailari eusteko playoffa jokatu beharko du.
Playoff horretan Tiran, Meira, Pedreña eta San Pedro ere izango dira. Kaikuk, berriz, maila galdu zuen larunbateko estropadan.