Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Zierbenak irabazi du Ondarroako Bandera, bigarren txandatik

eitb.eus

Bizkaitarrek 20:12ko denbora egin dute, ohorezko txandan gailendu den Oriok baino segundo eta erdi azkarrago.

  • Zierbenako ontzia, Ondarroako Banderarekin

    Zierbenako ontzia, Ondarroako Banderarekin. ETBko emanalditik ateratako irudia.

Zierbena ontzi bizkaitarrak irabazi du Ondarroako Banderako 36. edizioa, bigarren txandatik arraunean eginda. Eusko Label Ligako 10. jardunaldiak ezusteko emaitza izan du eta aldaketak eragin ditu ligako sailkapenean. Hala ere, Urdaibaik lehen tokiari eutsi dio.

Zierbena da aurten bandera bat irabazten duen seigarren ontzia, eta horrek argi eta garbi adierazten du 2020ko ligan dagoen berdintasuna eta lehiakortasuna.

Ohorezko txandan, Orio jaun eta jabe izan da. Urdaibaik eta Hondarribiak estropadako laugarren eta bosgarren denborak egin dituzte, eta Santurtzik, atzoko garaile Hondarribian, oso atzean amaitu du, bederatzigarren postuan.

Estropadak ezusteko garapena izan du. Hiru txandetan lehen kaletik atera diren traineruak gailendu dira. Ohorezkoan, Orio laugarren kaletik amaitzen saiatu da, Bermeo eta Hondarribia atzetik zituela.

Helmugan, Zierbenak 20 minutu eta 12 segundoko denbora egin du eta segundo bat luze atera dio Oriori. Hirugarren postuan bigarren txandako bigarrenarentzat izan da, Donostiarrarrentzat, irabazleek baino lau segundo gehiago eginda. Cabok ere la nona egin du, eta seigarren izan da.

Lehen txanda

Lehen txandan, bigarren mailara jaisteko borrokan dauden ontzien artean Zarautz izan da azkarrena, eta gipuzkoarrek aukera asko dituzte jaitsiera ekiditeko. Sailkapenean Ares aurreratu dute, galiziarrak azkenak izan dira gaur Kaikuren eta Ondarroaren atzetik.

Sestaokoei hamargarren postuak ez die asko lagundu, salbazioa 11 puntura baitute.