Arrauna
Gertakaria
Urdaibaik "itxitzat" jo du espioitzaren auzia, barne-ikerketa egin ostean
eitb.eus
Bermeoko Arraun Elkarteak herriko Udaltzaingoaren egoitzan utzi du klubeko instalazioetan agertutako diru-zorroa, beste talde bateko teknikari batena dena.
-
Urdaibaiko arraunlariak. Argazkia: ETBko bideo batetik ateratako irudia
Urdaibai Arraun Elkarteak ohar bat plazaratu du ostiral honetan bere sare sozialen bitartez. Ohar horretan aipatzen denez, Bermeoko taldeak baieztatu egin du astelehen gauean klubekoa ez den pertsona bat bere instalazioetara "baimenik gabe" sartu zela, baita "'Bou Bizkaia' traineruaren azpian" diru-zorro bat agertu zela ere. Diru-zorro hori beste talde bateko entrenatzaile batena da, itxuraz aurkariaren ontziko datu teknikoak eskuratu nahian sartu zena.
Horren aurrean, diru-zorroaren jabearekin eta haren klubarekin harremanetan jarri ziren Urdaibaiko arduradunak, eta, elkarrizketa horiek egin ostean, aipatu diru-zorroa eta bertako "dokumentazio guztia" Bermeoko Udaltzaingoan uztea erabaki dute, haren bila pasa daitezen.
Behin hori eginda, Urdaibaik auzia "itxitzat" jo du. Dena den, gertatutakoa "desatsegina" izan dela eta berriro "ez errepikatzea" espero duela gaineratu du.
¿Egun hauetan egindako barne-ikerketen ondoren, eta joan den astelehen gauean baimenik gabe gure instalazioetara sartu eta bere kartera 'Bou Bizkaia' traineruaren azpian ahaztuta utzi zuen pertsonarekin eta bera partaide den klubarekin izandako kontaktuen ostean,
— BermeoUrdaibaiArraun (@Urdaibai_Arraun) August 7, 2020
, eta kontu hau guztia konpontzeko asmoz, Bermeo Urdaibai Arraun Elkarteak aipatutako kartera, dokumentazio guztiarekin batera, Bermeoko Udaltzaingoaren bulegoetan utzi du, bere jabea berau batzera pasa dadin.
— BermeoUrdaibaiArraun (@Urdaibai_Arraun) August 7, 2020
Pausu honekin itxitzat eman nahi dugu kontu desatsegin hau eta era honetako gertakariak arraunaren munduan ez errepikatzea espero dugu.#HerriBatTaldeBat
— BermeoUrdaibaiArraun (@Urdaibai_Arraun) August 7, 2020