Arrauna
Espainiako Txapelketa
Zierbena, Espainiako txapeldun
Erredakzioa
Tale bizkaitarra izan da nagusi Espainiako Txapelketako finalean. Orio bigarren izan da 4 segundora, eta Santurtzi hirugarren, 31 segundora. Pedreñarentzat izan da laugarren postua.
Zierbenak irabazi du Espainiako Txapelketa, igande honetan Pedreñako uretan nagusituta. Astea biribildu du Bizkaiko traineruak, ostiralean Euskadiko Txapelketa irabazi baitzuen.
Hasieratik amaieraraino buruan joan da Zierbena, eta 19 minutu eta 46 segundo behar izan ditu estropada bukatzeko, bigarren izan den Oriori lau segundo atera dizkiolarik. Hirugarren postua Santurtzirentzat izan da, irabazlearengandik 31 segundora. Pedreña laugarren izan da, Zierbenarengandik 51 segundora.
'B' Finala
Larunbatean finala jokatzeko aukerarik geratu ziren hiru taldeek, 'B' finala jokatu dute. Urdaibaik irabazi du, Camargoren eta Castroren aurretik. Ezustekoa izan zen Bermeoko taldea finaletik at geratzea eta Pedreña sailkatzea.
ESPAINIAKO TXAPELKETAKO SAILKAPENA:
1. Zierbena (19:46.31)
2. Orio + 4"
3. Santurtzi + 31"
4. Pedreña +51"