Arrauna
Euskotren Liga
Donostia Arraun Lagunakekoei egindako bigarren PCR probek negatibo eman dute
Agentziak | Erredakzioa
Ondorioz, amaitutzat eman dute taldearen itxialdia eta astelehenetik aurrera "ohiko jarduerari" helduko diote, entrenamenduak eta lehiaketak barne.
-
Arraun Lagunakeko arraunlariak, probak egin zituzten egunean. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Donostia Arraun Lagunak taldeko arraunlariei zein arduradunei egindako bigarren PCR probek emaitza negatiboa eman dute, Donostiako klubak berak aditzera emandakoaren arabera.
Osakidetza harremanetan jarri da, "banan-banan, klubeko 25 pertsonekin eta emaitzaren berri eman die igande honetan", dio klubak ateratako oharrak.
Ondorioz, itxialdia amaitutzat eman dute eta astelehenetik aurrera "ohiko jarduerari" helduko diote berriro, entrenamenduak eginez eta lehiaketetan parte hartuz.
Klubeko arraunlari batek positiboa eman zuen koronabirusagatik uztailaren 16an eta, ondorioz, traineruak ezin izan zuen iragan igandean jokatutako Oiroko Banderan parte hartu. Asteburu honetan Bilbon eta Lekeition jokatutako bi estropadak ere ezin izan dituzte jokatu.