Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Azken-aurreko estropada

TKE Liga: Bermeoko Ikurriña Hondarribiarentzat eta Kaiku, txapeldun

Erredakzioa

Sestaoko taldeak jardunaldi baten faltan lortu du titulua. Estropadan Urdaibaik egin du bigarren, baina titulurako aukerarik gabe geratu dira.

02:26
TKE Liga: Hondarribiak irabazi du Bermeoko Ikurriña

Hondarribiak irabazi du Bermeo Hiriko XXIX. Ikurriña eta Kaiku izendatu da TKE San Miguel Ligako txapeldun estropada bosgarren postuan bukatuta. Urdaiaik bigarren postua lortu du estropadan, baina titulua lortzeko aukerarik gabe geratu da.

Denborarik onena Hondarribiak ezarri duen 20:24,10koa izan da. Urdaibaik bigarren postuan bukatu du 20:29,20ko denborarekin eta hirugarren Tiran Pereira izan da 20:39,36ko denbora eginda. Astillero izan da laugarren (20:39,84) eta Kaikuk bukatu du bosgarren (20:56,58).

Kaikuk Liga irabazi du jardunaldi baten faltan eta igandean harrera egingo diote zaleek Sestaon.

Estropadako sailkapena:

1 Hondarribia Orsa 20:24,10
2 Urdaibai Umpro Avia 20:29,20
3 Tiran Pereira 20:39,36
4 Astillero 20:39,84
5 Kaiku Ambilamp 20:56,58
6 Pedreña 21:00,74
7 San Juan Iberdrola 21:10,26
8 San Pedro Ecolmare 21:23,96

Sailkapen orokorra:

1 Kaiku Ambilamp 174 puntu
2 Urdaibai Umpro Avia 159
3 Hondarribia Orsa 158
4 San Juan Iberdrola 141
5 Pedreña 133
6 Tiran Pereira 132
7 Astillero 130
8 San Pedro Ecolmare 76
9 Castro 65
10 Zumaia Altuna y Uria 56
11 Camargo 46
12 Orio Amenabar 45