Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Aurreneko jardunaldia

TKE Ligako Play offak: Portugaletek eta Zierbenak abantaila hartu dute

Erredakzioa

Oriok eskuratu du jardunaldiko denborarik onena, baina gipuzkoarrak 'Urdaibai auziko' erabakiaren zain daude. Bi traineru bizkaitarrek alde polita hartu dute TKE Ligara pausoa emateko.

Oriok lortu du TKE Ligako Play offetako aurreneko jardunaldiko denborarik onena. "Mirotza" ontzia azkarrena izan da Bermeon jokatu den bakarkako erlojupekoan, baina gipuzkoarrak epaitegien zain daude, Urdaibairi buruz erabakia hartu behar baitute epaileek. Orio KAE-1 Ligako ontzia da gaur egun, baina epaileek Urdaibai mailaz jaisten badute horiek San Miguel Ligan jarraitzeko aukera izango lukete.

Beraz, une honetan Portugaletek eta Zierbenak lortuko lukete TKE Ligara igotzea. Bi traineru bizkaitarrek aurkariak atzean utzi dituzte Bermeoko uretan eta abantaila polita lortu dute bigarren jardunaldia lasaiago hartzeko. Laugarren Cabo da Cruz izan da eta bosgarren Camargo. Chapela ontzi galiziarrak azkenengo postua eskuratu du.

Lehenengo jardunaldiko sailkapena:

1 Orio-Amenabar 21:06
2 Portugalete 21:12:14
3 Zierbena 21:18:16
4 Cabo da Cruz 21:31:18
5 Camargo 21:34:88
6 Chapela 22:00:42

Play offetako sailkapena:

1 Portugalete 21:12,14,  5 puntu
2 Zierbena 21:18,16  4
3 Cabo da Cruz 21:31,18   3
4 Camargo 21:34,88  2
5 Chapela 22:00,42  1