Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Koronabirusa

Arraun Lagunakeko arraunlariek negatibo eman dute PCR probetan

Erredakzioa

Hala ere, taldeak ezin izango du asteburuko estropadetan aritu. Osakidetzak bigarren proba bat egingo die arraunlariei, hurrengo larunbatean.

  • Arraun Lagunak. Artxiboko irudia

    Arraun Lagunak. Artxiboko irudia

Arraun Lagunak taldeko 25 arraunlariek negatibo eman dute asteartean egindako PCR probetan. Hala ere, taldeak ezin izango du asteburuko estropadetan parte hartu eta proba berriak egin beharko dituzte, larunbatean.

Donostiako taldeko arraunlari baten positiboak egoera korapilatsu hau eragin zuen taldean. Izan ere, taldeko arraunlari guztiek PCR probak egin behar izan zituzten, asteartean.

Nahiz eta positiborik ez izan, taldeak ezin izango du asteburuko estropadetan partea hartu eta Osakidetzak beste PCR proba bat egingo die arraunlariei.

Hala ere, Euskadiko txapelketan parte hartzeko aukera izango dute, betiere proba berri horietan ere guztiek negatibo ematen badute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kirolak
  • Arrauna