Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eskotren Liga

Laugarren garaipena lortu du Oriok, Getxoko Ikurriñan gailenduta

eitb.eus

Estropada hasieran Donostiarrari hiru segundoko zigorra jarri ziote epaileek, irteeran aurreratzeagatik.

  • Orioko ontzia, estropada bukatu ostean

    Orioko ontzia, estropada bukatu ostean. ETBko emanalditik ateratako irudia.

Oriok beste garaipen bat lortu du, laugarrena orain arte jokatutako bost jardunaldietan, Getxoko Ikurriñan gailenduta. Oriotarrek sei segundoko aldea atera diote azken sailkapenean Donostiarrari,  helmugan alde hori hiru segundokoa izan den arren. Epaileek beste hiru segundo gehitu diote hasieran donostiarren denborari baliogabeko irteera egiteagatik.

Donostiarrak aurreratu egin dira estropadaren lehen irteeran eta epaileek hiru segundoko zigorra ezartzea erabaki dute.

Irteera bigarrenez egin ostean, estropadak ez du ezustekorik eman. Orio hasieratik jarri da buruan eta bukaera arte eutsi dio aurkeriekin zabaldutako aldeari. Ziabogan, Nadeth Agirreren arraunlariek Donostiarrak baino 3 segundo gutxiago egin ditu, Arraun Lagunakek baino 6 gutxiago eta Hondarribbiak baino 7 gutxiago.

Azken luzean, Oriok aldeari eutsi dio eta, Hondarribiaren kasuan, aldea handitzea ere lortu du. Ontzi berdea irabazlearengandik 22 segundora sartuda helmugan.

Ligako sailkapenari dagokionez, Oriok bost puntuko aldea du orain Donostiarrarekin, Arraun Lagunak hirugarren da eta Hondarribia azkena.

Hurrengo estropada igandean jokatuko dute, Orion.