Arrauna
Eusko Label Liga
Donostiarra, etxean garaile
Erredakzioa
Donostiako uretan egin den Eusko Label Bandera irabazi du, bigarren izan den eta sailkapen nagusiko liderra den Santurtziri ia 11 segundo aterata. Orio izan da hirugarren.
-
Donostiarra, garaipena ospatzen. Argazkia: EiTB
Donostiarrak irabazi du Eusko Label Ligako VIII. CaixaBank Bandera, larunbat honetan Donostian. Beraz, etxean garaile izan da Donostiako taldea, eta denboraldi honetan lortzen duen lehen garaipena du.
Ohorezko txandan lehiatu dira faboritoak eta Donostiarra jaun eta jabe izan da, 20:53,02ko markarekin garaipena eskuratuta. Ia 11 segundo atera dizkio bigarren izan den Santurtziri (21:03,92), eta ia 12 segundo hirugarren amaitu duen Oriori (21:04,28).
Lehen txandan parte hartu duen Lekittarra (21:14,72) izan da laugarren, eta bosgarren postua Caborentzat (21:16,72) izan da, bigarren txandan nagusi izan ostean. Hondarribia (21:25,14) bederatzigarren izan da.
Orain arte hiru jardunaldi eta bi bandera jokatu dira. Santurtzi da sailkapen nagusiko liderra 32 punturekin, bigarren den Oriok eta hirugarren postuan dagoen Donostiarrak baino puntu bat gehiagorekin.
VIII. CaixaBank Banderaren sailkapena:
1.- Donostiarra (20:53,02)
2.- Santurtzi + 10"
3.- Orio + 11"
4.- Lekittarra + 21"
5.- Cabo + 23"
6.- Bermeo + 26"
7.- Zarautz + 27"
8.- Zierbena + 31"
9.- Hondarribia + 32"
10.- Ares + 47"
11.- Ondarroa + 57"
12.- Kaiku + 1'09".