Arrauna
Euskotren Liga
Oriok irabazi du denboraldiko lehen bandera, garaipen bikoitza lortuta
eitb.eus
Nadeth Agirreren arraunlariak nagusi izan dira Coruñako Banderako bi jardunaldietan. Donostiarra bigarren izan da, Hondarribia hirugarren eta Donostia Arraun laugarren.
-
Orioko arraunlariak, Coruñako Banderan lortutako garaipena ospatzen. Irudia: ETB.
Oriok denboraldiko lehen bandera irabazi du A Coruñan jokatutako bi jardunaldiak irabazita. Ondorioz, horiak Euskotren Ligako lidergoan dira, zozrtzi punturekin, Donostiarrak baino bi gehiago. Iazko txapeldunak iaurten ere liga irabazteko asmoa dutela erakutsi dute.
San Nikolas ontziko arraunlariek modu ezin hobean hasi dute tituluaren defentsa, Coruñan joikatutako bi jardunaldietan garaipen argiak lortuta, eta ondorioz, iaz Coruñan lortutako garaipena errepikatuta.
Estropada hasi arretik minutu bateko isilñunea gorde dute COVID-19aren biktimen oroimenez, Lehia hasita, Oriok aurrea hartu du hasieratik Hondarribiaren eta Donostiarraren aurretik. Ziabogan Hondarribiak Oriok baino bi segundo gehiago egin ditu eta Hondarribiak, berriz, bost gehiago.
Bueltako luzean, Arraun Lagunak oso atzean utzita, Oriok estropada goitik behera kontrolatu du. Donostiarrak aldea zerbait murriztea lortu du eta Hondarribiari aurrea hartu dio, larunbatean bezala bigarren postuan sartzeko.