Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Euskotren Liga

Orio nagusi, denboraldiko lehen estropadan

eitb.eus

Iazko ligako txapeldunek denboraldiko lehen puntuak lortu dituzte. Bigarren Donostiarra izan da, Hondarribia hirugarren eta Donostia Arraun lagarren.

  • Orioko trainerua

    Orioko trainerua. ETBko emanalditik ateratako irudia.

Oriok aurtengo denboraldia iazkoa amaitu bezala hasi du: garaipenarekin. Gipuzkoarrak azkarrenak izan dira Coruña hiriko Banderako lehen jardunaldian eta ligako lehen puntuak potsikoratu dituzte.

Ziabogan aurretik izan dira jada. 5:47ko denbora egin dute oriotarrek, Donostiarrak baino hiru sgeundo gutxiago, Hondarribiak baino 9 gutxiago eta Donostia Arraunek baino 14 gutxiago.

Bigarren eta azken luzean, Nadeth Agirrek zuzendutako ontziak aldeari eustea lortu du, Donostiarra azken momentura arte aurrera egiten saiatu den arren. Horrela, Oriok 11:12ko denbora eginda irabazi du lehen jardunaldia, Donostiarra bigarren izan da, lau segundora. Hirugarren postuan Hondarribia sartu da eta Donostia Arraun laugarrenean.