Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Bermeon

Kontxako Bandera: Harrera beroa Urdaibairi

Erredakzioa

Bermeotarrek behar bezalako harrera egin diote Bou Bizkaiari. Urdaibaik nagusitasunez irabazi du Kontxako Bandera.

  • Urdaibai. Argazkia: EFE

    Urdaibai. Argazkia: EFE

Urdaibaik eskuratu du, bigarren urtez jarraian, Kontxako Bandera eta, gainera, nagusitasunez egin du. Bermeoko ontziak erakustaldia eman du ohorezko txandan eta 24 segundo atera dizkio Kaikuri, bigarren sailkatuari. Hirugarren Pedreña izan da 32 segundora eta Donostiarra laugarren 1:11ra.

Urdaibaik 2 bandera lortu ditu dagoeneko bere historia laburran. Josu Zabalondo Urdaibaiko presidenteak "urte gogorra" izan dela aitortu du eta Kontxa irabaztea sari eder gisa hartu dutela. "Bou Bizkaia" ontzia San Miguel Ligako garaipena lortzeko lehiatik at gelditu zen Portugaleteko estropadan kaleratu egin zutelako. Gainera, epaitegietako joan-etorriak egoera konplikatuan utzi zuten Bermeoko kluba.

2011ko Kontxako Banderako sailkapen orokorra:

1 Urdaibai 40:59:18 00:00:00
2 Kaiku 41:57:18 + 00:58:00
3 Pedreña 42:26:66 + 01:27:48
4 Donostiarra 43:40:88 + 02:41:60
5 Hondarribia 44:22:52 + 03:23:34
6 San Juan 44:38:62 + 03:39:44
7 Tiran 44:42:06 + 03:42:88

Eta bermeotarrek behar bezalako harrera egin diete. Estropadan, gainerako ontziek ezin izan diote bermeotarren aldeari aurre egin eta, beraz, Urdaibai da aurtengo Kontxako Banderaren garailea.

Zorionak!