Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

115. edizioa

Kontxako Bandera 2011: Urdaibaik garaipen ikusgarria lortu du

Erredakzioa

Bermeoko ontziak beste erakustaldi bat eman du bigarren jardunaldian eta 24 segundo atera dizkio Kaikuri ohorezko txanda irabazita. Emakumezkoetan Galiziak eskuratu du garaipena.

02:04
Urdaibaik irabazi du 2011ko Kontxako Bandera

Urdaibaik irabazi du 2011ko Kontxako Bandera aurkariei jipoia eman eta gero. Bermeoko ontziak erakustaldia eman du ohorezko txandan eta 24 segundo atera dizkio Kaikuri, bigarren sailkatuari. Hirugarren Pedreña izan da 32 segundora eta Donostiarra laugarren 1:11ra.

Bermeoko klubak bigarren urtez jarraian eskuratu du Kontxako Bandera. Urdaibaik 2 bandera lortu ditu dagoeneko bere historia laburran. Josu Zabalondo Urdaibaiko presidenteak "urte gogorra" izan dela aitortu du eta Kontxa irabaztea sari eder gisa hartu dutela. "Bou Bizkaia" ontzia San Miguel Ligako garaipena lortzeko lehiatik at gelditu zen Portugaleteko estropadan kaleratu egin zutelako. Gainera, epaitegietako joan-etorriak egoera konplikatuan utzi zuten Bermeoko kluba.

Aurreneko jardunaldian gauzak ia guztiz erabakita utzi zituen "Bou Bizkaia" ontziak Kaikuri, estropadako bigarren sailkatuari, 34 segundo atera baitzizkion. Itsasoaren egoera erabakigarria izan zen eta Urdaibaik errenta handia atera zien olatu handiei aurreneko txandan erakustaldia emanez. Bigarren txandan itsasoak txarrera egin zuen eta lau traineruak (Hondarribia, Tiran, Astillero eta San Juan) garaipena lortzeko lehiatik at gelditu ziren. Horregaitik, Bermeoko ontziak pasa den igandeko emaitza defendatzea izan du helburu gaur.

Kaiku bigarren jardunaldian balentria lortzen saiatu da, baina 34 segundoak luze egin zaizkio "Bizkaitarra" traineruari. Sestaoko ontziak ia minutu bat galdu du irabazlearekiko bi estropadak kontuan hartuta.

Ohorezko txandako emaitzak:

1 Urdaibai 19:29:32
2 Kaiku 19:53:76
3 Pedreña 20:02:10
4 Donostiarra 20:40:42

Lehenengo txandan Hondarribiak eskuratu du garaipena Tiran eta San Juanen aurretik. Astillero estropadatik at utzi zuten epaileek Jose Fernandez ontzian sartu zutelako kantabriarrek eta "Ama Guadalupekoa" ontziak "Ruly" ontzi galiziarra gainditu du estropada estu eta ederrean.

Lehenengo txandako emaitzak:

1 Hondarribia 19:48:92
2 Tiran 19:51:68
3 San Juan 20:04:60

2011ko Kontxako Banderako sailkapen orokorra:

1 Urdaibai 40:59:18 00:00:00
2 Kaiku 41:57:18 + 00:58:00
3 Pedreña 42:26:66 + 01:27:48
4 Donostiarra 43:40:88 + 02:41:60
5 Hondarribia 44:22:52 + 03:23:34
6 San Juan 44:38:62 + 03:39:44
7 Tiran 44:42:06 + 03:42:88


Galiziak irabazi du 2011ko Kontxako Bandera bigarren jardunaldian erakustaldia eman eta gero. Galiziarrek 4 segundo galdu zituzten aurreneko jardunaldian itsasoaren egoera kaskarra zela eta, baina Zumaiak ezin izan dio Galiziako ontziak ezarri duen erritmoari eutsi. Rianxeirak emakumezkoetan jokatu diren Kontxako Banderaren lau edizioak eskuratu ditu.

Bigarrena Getaria-Tolosa izan da, estropada txapeldunetik 4 segundora bukatu baitute gipuzkoarrek. Hirugarren Zumaia izan da 15 segundora. Zumaiarrek 4 segundoko aldea lortu zuten aurreneko estropadan, baina gipuzkoarrek asko sufritu dute onenen erritmoari eusteko. Bizkaia laugarren izan da 43 segundora.

Bigarren jardunaldia:

1 Galizia 10:59:54
2 Getaria-Tolosa 11:03:16 + 00:03:62
3 Zumaia 11:14:98 + 00:15:44
4 Bizkaia 11:42:52 + 00:42:98

Kontxako Banderako bi jardunaldietako denborak:

1 Galizia 22:10:96
2 Getaria-Tolosa 22:15:28
3 Zumaia 22:22:08
4 Bizkaia 23:35:56