Arrauna
Donostiako Udalaren erabakia
Astillero Kontxako Banderatik kanpo utzi dute
Erredakzioa
Kaikuk, Hondarribiak, Tiranek eta Pedreñak salatu zuten Joseba Fernandez arraunlariak ez zituela kantabriarrekin aritzeko baldintzak betetzen eta azkenean zazpi traineru ariko dira lehían igandean.
-
Astilleroko arraunlariak beraien traineruarekin. Argazkia: EFE
Donostiako Udalak prentsaurrekoan azaldu du Astillero Kontxako Banderatik at uztea erabaki duela legez kanpo aritu baitzen arraunean Joseba Fernandez arraunlaria kantabriarrekin.
Kaikuk, Hondarribia, Tiranek eta Pedreñak salatu zuten Joseba Fernandezek ez zituela Astillerorekin aritzeko baldintzak betetzen eta hori onartu egin du Kontxako Bandera antolatzen duen Donostiako Udalak.
Horrenbestez, datorren igandean, zazpi tripulazio ariko dira leían Kontxako Banderan ohiko zortzi traineruak beharrean.