Arrauna
Donostia
Kontxako Bandera 2011: Nesken estropadako lau traineruak erabakita
Erredakzioa
Getaria-Tolosak, Galiciak, Bizkaiak eta Zumaiak lortu dute emakumezkoen Kontxako Bandera jokatzeko lau txartelak.
-
Argazkia: EFE
Getaria-Tolosak, Galiciak, Bizkaiak eta Zumaiak erdietsi dute gaur arratsaldean igandean Donostiako Bandera jokatzeko lau txartelak. Azkarrena Getaria-Tolosa gipuzkoarra izan da eta beste bi euskal traineru ere Kontxan izango dira bai igande honetan eta baita hurrengoan ere.
San Juan, Orio eta Hondarribia bosgarren, seigarren eta zazpigarren postuetan amaitu dute, hurrenez hurren, eta Donostiako Banderatik kanpo gelditu dira.