Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Egutegia

KAE Liga: 12 estropada, uztailaren 11n hasi eta abuztuaren 30ean bukatu

Erredakzioa

Kantauriar Arraun Elkarteak (KAE) 2020ko denboraldiko hainbat kontu zehazteko batzarra egin du igande honetan. KAE Liga Pasaian hasiko da, eta Castro Urdialesen izango du amaiera.

  • KAE Ligako estropada bat

    Iazko denboraldiko KAE Ligako estropada baten artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

Kantauriar Arraun Elkarteak (KAE) igande honetan egin du batzarra, 2020ko denboraldiko kontuak zehazteko. Erabaki garrantzitsuak hartu dira; esaterako, egutegia onartu da.

Horrenbestez, KAE Liga uztailaren 11n hasiko da Pasaian egingo den erlojupeko batekin, eta abuztuaren 30ean bukatuko da Castro Urdialesen egingo den estropadarekin.

Azkenean, hamabi estropadaz osatuta egongo da KAE Liga, hasieran proposatu zituzten bederatziak baino hiru estropada gehiago izango dituelarik. Gainera, klubek, botoen ehuneko 79arekin erabaki dute Getxo eta Santander gehitzea jada ohikoak diren Getariako, Pasaiako eta Castro Urdialeseko estropada eremuei.