Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Arrauna

2011ko Kontxako Bandera, zuzenean ETBSaten eta eitb.com-en

Erredakzioa

Sailkatze estropada ostegun honetan jokatuko da 17:30etik aurrera eta finalak irailaren 4an eta 11n jokatuko dira. Emakumezkoen proba ere zuzenean eskainiko du eitb.com-ek.

  • Kaiku. Argazkia: EFE

    Kaiku. Argazkia: EFE

eitb.com-ek eta ETBSatek, zuzenean, eskainiko dute 2011ko Kontxako Bandera. Ostegun honetan sailkatze estropada jokatuko da 17:30etik aurrera eta bertan 24 traineruk hartuko dute parte. Zazpi ontzirentzat dago lekua, Donostiarra ontziak ziurtatuta baitu datozen bi igandetarako txartela.

Erlojupeko proba izango da eta ontziak banan-banan aterako dira. Denborarik onena egiten duten lehen zazpi ontziak datozen bi igandetan, irailaren 4an eta irailaren 11n 12:00etan hasita, Kontxako bandera irabazteko lehian arituko dira.

Lehiatuko diren 24 ontziak bi multzotan banatu dituzte eta banan-banan erlojuaren aurka arituko dira.

A multzoa

ASTILLERO
BERMEO-URDAIBAI/UMPRO-ENAGAS-AVIA
CAMARGO
HONDARRIBIA ORSA
KAIKU AMBILAMP
ORIO-AMENABAR
S.D.R. PEDREÑA
SAN JUAN IBERDROLA
SANPEDROTARRA A.E.-ECOLMARE
SOCIEDAD DEPORTIVA DE REMO CASTRO URDIALES
TIRAN-PEREIRA/O PIRATA
ZUMAIA-ALTUNA Y URIA

B multzoa

AMEGROVE - INTERRIAS
C.R. CABO DA CRUZ
C.R. PORTUGALETA-EULEN
CLUB DE REMO CHAPELA
DEUSTO-TECUNI/BILBAO
HIBAIKA A.E.
LEKITTARRA BM
SANTOÑA CLUB DE REMO
SANTURTZI – IBERDROLA
TRINTXERPE
ZARAUTZ-INNMOBILIARIA ORIO
ZIERBENA-BAHIAS DE BIZKAIA

Emakumezkoen proba ere eitb.com-en jarraitu ahal izango da. Sailkapena, ostiralean 17:45etik aurrera eta finalak, gizonezkoena bezala, irailaren 4an eta 11n.

BATELERAK IBERDROLA (PASAIA DONIBANE)
BIZKAIA TALDEA
GETARIA-TOLOSA
HONDARRIBIA ORSA
ORIO-BABYAUTO
GALICIA-RIANXEIRA
ZUMAIA-KIROL JOKOA