Arrauna
Igandean azken estropada
Portugalete, KAE-1 Ligako txapeldun
Erredakzioa
Jarrillerak XXVIII. Ikurriña Petronor saria irabazi dute. Zierbena eta Lekittarra ariko dira igandean bigarren postua eskuratzeko lehian. Postu horrek igoera play-offa jokatzeko eskubidea ematen du.
Bigarren postua eskuratzeko lehian ariko dira Lekittarra eta Zierbena. Sailkapen nagusian bigarren postuan dago Zierbena 137 punturekin eta hirugarren postuan dagoen Lekittarrak 128 puntu ditu. Bigarren postua eskuratzeak igoera play-offa jokatzeko eskubidea ematen du. Santoñan erabakiko da guztia igandean.
KAE-2 Liga: Getariak presio sartu dio Elantxobe liderrari Erandion irabazita
Getariak irabazi du XXIV Erandioko Bandera KAE-2 Ligan. Ondorioz, liderra den Busturialdea-Elantxoberi puntuak jan dizkio presioa sartuz. Lehen postuak KAE-1 Ligara igoera zuzena ematen du. Elantxobek 167 puntu ditu eta liderra da. Bigarren postuan dago Getaria liderrarengandik lau puntura (163 puntu) eta hirugarren postuan Ondarroa dago 160 punturekin. Bigarren eta hirugarren sailkatuek jokatuko dute igoera play-offa. Guztia igandean erabakiko da Mundakan.