Arrauna
Hasierako protokoloa
Arraunlariei test serologikoak egingo dizkiete aste honetan hasita
Agentziak | Erredakzioa
Gizonezkoen Eusko Label Ligaako eta emakumezkoen Euskotren Ligako arraunlariak, maiatzaren 18ko astean hasiko dira mota honetako testak pasatzen.
-
Orio, 2019ko Eusko Label Ligako txapelduna. Argazkia: EFE
Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) bilera egin du larunbat goizean. Arraun denboraldiari begira, beste urrats bat eman dute klubek, maiatzaren 18an hasiko baitira Eusko Label eta Euskotren Ligetako arraunlariei test serologikoak egiten.
Juan Jose Badiola TKEko sendagilea izango da testak gainbegiratuko dituena. Traineruen Kluben Elkarteak maiatzaren 30ean egingo du hurrengo batzarra, denboraldia hasi aurreko azken erabakiak hartzeko".
Apirilaren 4an, TKEk estropaden egutegi "malgua" onartu zuen, beti ere pandemiaren bilakaeraren arabera moldatu daitekeena. Eusko Label Ligaren hasiera ekainaren 28rako dago aurreikusita, baina ez dute oraindik jakinarazi CaixaBank Bandera non egingo den. Euskotren Ligako lehen estropada uztailaren 4rako dago aurreikusita, eta A Coruñan egingo da.