Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Castro-Urdialesen

Kaiku, Espainiako txapelduna

Erredakzioa

Bizkaitarrek erakustaldia eman dute Espainiako Traineru Txapelketa irabazteko. Bigarren Bermeo izan da 27 segundora eta hirugarren Hondarribia 44 segundora.

03:02
Kaikuk Espainiako Traineru Txapelketa irabazi du
Kaikuk eskuratu du Espainiako Traineru Txapelketa estropada ikusgarria eginda. Jose Luis Kortaren mutilek erakustaldi aparta eman dute hasierako luzetik eta lehenengo ziabogan 8 segundo atera dizkio ''Bizkaitarra''k Bermeoko ontziari.

Sestaoko ontziak indartsu jarraitu du garaipena lortzeko Castro-Urdialeseko uretan eta helmugan 27 segundo atera dizkio Urdaibairi. Hondarribiak hirugarren postua eskuratu du 44 segundora eta Pedreña laugarren izan da 52 segundora.

Kaikuko mutilek iaz lortu zuten garaipena errepikatu egin dute eta bandera etxera eraman dute, 10.000 euroko sariarekin batera. Sestaoko taldeak bere seigarren Espainiako Txapelketa eskuratu du.

Espainiako Txapelketa:

1 Kaiku 19:36
2 Bemeo 20:04
3 Hondarribia 20:20
4 Pedreña 20: 28

Federazio Sarian Tiran Pereirak lortu du denborarik onena. Galiziarrek 12 segundo atera dizkio Astillerori. Etxeko traineruak, Castrok, hirugarren postua eskuratu du eta Amegrove laugarrena izan da.

Federazio Saria:

1 Tiran Pereira 20:02
2 Astillero 20:14
3 Castro 20:28
4 Amegrove 20:33

Emakumezkoen Espainiako Traineru Txapelketan, Galiziak irabazi du urrezko domina. Bigarren Getaria-Tolosako arraunlariak izan dira eta hirugarren San Juan.

Emakumezkoen estropada:

1 Galizia 22:38
2 Getaria-Tolosa 22:59
3 San Juan 23:44