Arrauna
Traineru Txapelketak
Kaikuk irabazi du Bizkaian eta Hondarribia, nagusi Gipuzkoan
Erredakzioa
San Juan eta San Pedro Euskadiko Txapelketatik at geratu dira. Bizkaikoan, Urdaibai izan da bigarren eta Santurtzi hirugarren.
Hondarribiak irabazi du Kontxako Badian jokatu den Gipuzkoako Traineru Txapelketa. Zumaia izan da bigarren eta Orio hirugarren. Ezustekoa San Juanek eta San Pedrok eman dute, ez baitute Euskadiko Txapelketarako txartela lortu. Laugarren postua Donostiarrak eskuratu du.
Emakumezkoetan, Getaria-Tolosa nagusitu da Zumaia erta San Juanen aurretik.
Eta Lekeition Bizkaiko Txapelketa jokatu da. Kaikurentzat izan da garaipena. 12 segundoko aldea lortu du Urdaibai bigarren sailkatuarekin.
Hirugarren Santurtzi sailkatu da eta laugarren Isuntzat. Portugalete, Euskadiko Txapelketarik at geratu da.