Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Portugaleten

Eusko Label Ligako garaipena Oriorentzat eta Portugaleteko Bandera Urdaibairentzat

EITB.EUS

Lehen txanda irabazi du Bermeoko traineruak eta ohorezko mailan ezin izan dute bizkaitarrek ezarritako denbora hobetu. Hortaz, El Corte Ingles bandera Bermeora eta Ligako txapeldunaren koroa Oriora.

1:15
Urdaibaiko trainerua

Oriok 2019. urteko Eusko Label Ligako txapeldunaren koroa jantzi du, traineruen liga goreneko sari nagusia, alegia. El Corte Ingles Banderan, bestalde, denboraldiko azken estropadan, Urdaibaik irabazi du lehia.

Gauzak horrela, "Bou Bizkaia" traineruak 20. estropadan erdietsi du aurtengo aurreneko bandera, urte gogor honi zapore oneko amaiera emanez. Aurreko denboraldian Liga irabazi ondoren, aurtengoa ez baita urterik onena izan bermeotarrentzat, sailkapen nagusian bosgarren egin ondoren.

Talde bizkaitarrak balentria harrigarria egin du, lehen txandan ezarri baitu Portugaleko Banderako estropadarik onena. Gerora, haizearen intentsitateak gora egin du eta ohorezko txandako traineruek ezin izan dute bermeotarren denbora hobetu.

Oriok bestalde, Bermeon jokatutako Banderan Ligako txapeldunaren izendapen birtuala ziurtatu zuen arren, igande honetan bilakatu ahal izan du ametsa errealitate txapeldunaren koroa jantziz, nahiz eta banderako sailkapenean zazpigarren egin.