Arrauna
Igandean
Oriok sei segundoko aldea baliatu nahi du Kontxako Bandera irabazteko
L.E. | eitb.eus
Oriotarrek sei segundoko aldea dute Donostia Arraunekin, 10 Hibaikarekin, eta 13 San Juanekin.
-
Orioko arraunlariak, Euskotren Ligako garaipen bat ospatzen. Argazkia: Efe.
Orio faborito nagusia da Kontxako Banderako 24.000 euroko saria irabazteko, orain arte jokatutako estropadetan jaun eta jabe izan baita. Oriotarrek sei segundoko aldea dute Donostia Arraunekin igandeko bigarren eta azken jardunaldiari begira.
Aurreko igandeko lehen jardunaldian, 'Txiki' traineruko arraunlariek denborarik onena egin zuten, 10:43, eta lehen txanda hartan 10 segundo aldea atera zioten Hibaikari, 18 Hondarribiari eta 22 Donostiarrari.
San Juan azkarrena izan zen bigarren txandan, Oriok baino 13 segundo gehiago eginda.
Lehen jardunaldi horretan gertatutakoaren ondorioz, ohorezko txandan Orio, Arraun Lagunak, Hibaika eta San Juan arituko dira, eta kontsolazio tandan, berriz, Hondarribia, Riveira, Donostiarra eta Zumaia.