Arrauna
Kontxako Bandera
Ondarroak ezustekoa eman du Orio eta Santurtziren aurretik; Cabo kanpoan geratu da
eitb.eus
Sailkapena lortu duten gainerako traineruak hiru bizkaitar izan dira: Bermeo, Kaiku eta Zierbena.
Ondarroak egin du denborarik onena Kontxako Banderan egoteko eskubidea ematen duen erlojuaren aurkako sailkatze estropadan. Horrenbestez, 'Antiguako Ama' arraunaren olinpiadan egongo da 23 urte eta gero.
Itsasoa bizi antzera egon da; izan ere, metro batetik gorako olatuek arraunlarien lana gaiztotu dute, eta egoera horretan ondarroarrak gailendu dira, baldintzei ondoen egokitzen jakin dutenak izan baitira, bai joaneko itzulian, bai bueltakoan.
Eguneko beste ezusteko nagusia Kaikuk eman du, bosgarren denborarik onena egin baitute Sestaokoek, Bermeo-Urdaibairen eta Zierbenaren aurretik geratuta, besteak beste.
Eusko Label Liga jokatzen ari diren ontzien artetik kanpoan geratu direnak Cabo, Lekittarra eta San Pedro izan dira.
Bere aldetik, Aresko galiziarrek sailkapeneko tokirik garratzena bereganatu dute, zortzigarrenak izan baitira, azken txartela eskuratu duten Zierbenako galipoengandik 10 segundora.
Horrenbestez, ez da Galiziako ontzirik egongo Kontxako estropadan, eta dena geratuko da gipuzkoarren (hiru traineru) eta bizkaitarren (bost traineru) arteko lehia batean.
Honako hauek izan dira gizonezkoen sailkatze estropadako denborak:
Era honetan geratu dira lehen jardunaldiko txandak:
1. txanda
Kaiku
Bermeo - Urdaibai
Orio
Santurntzi
2. txanda
Donostiarra
Zierbena
Ondarroa
Hondarribia